Eskolako idazkaritza irekita dago etengabe eskola orduetan zehar (9:00etatik 17:00etara)
Idazkaritzan arreta eskaintzen duten pertsonak Marta Santigosa eta Inés Rivero dira. Beraiekin harremanetan jarri ahal izango zaitezkete ondorengo eran:
Telefonoa: 943.62.71.11
Faxa: 943.090124
E-maila:
msantigosa@eraintxiki.com
irivero@eraintxiki.com
Idazkaritzaren eginkizunak hauek dira:
1.Familiei arreta eskaini, e-mailak, telefono deiak eta bisitaldiak kudeatu, eskatutako informazioa emanez.
2.Bizitza akademikoarekin lotutako arlo guztiak kudeatzea, hala nola matrikulazio ofizialak, bazkidetza berriak, bazkidetza uzteak, ziurtagiriak, eskola-asegurua, bidalketak, argitalpenak, ordainagiriak, txosten akademikoak, zerbitzu osagarrietan izen emateak…
3.Ikasleei dagokien ez-egote, atzerapen eta hutsegiteen datuak biltzea eta antolatzea.
Recent Comments