Euskararen nazioarteko eguna abenduaren 3-an izaten da,Frantzisko Xabierkoren egunean.
Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen eta,kondariak dioenez,hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, euskaraz.
1949an Eusko ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko eguna gisara.
1995-ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu zuten.
Hori dela eta, aurten ere ,Erain-txikik hainbat iharduera antolatu ditu .
Egunean zehar, aurreko aktibitate hauek egin ditugu.
Haur hezkuntzako 2. Zikloko haurrek ,euskal herriko kirol probak( sokatira, pisu lasterketa…)egin dituzte.
Ondoren, bost urteko ikasleek ,”sagu kaxkarina”-ren antzerkia antzeztu dute.
Goiza bukatzeko , gelan prestatutako abestiak,abestu eta antzeztu egin dituzte.
Arratsaldean, taloak denen artean prestatu ondoren,oso gustora jan dituzte.
Egunari bukaera emateko,ikasle guztiek “euskaraz bizi” dion domina bat etxera eraman dute.
Recent Comments