NOTE! This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand

Argazkiak

0-1 Sehaska

Nortzuk gara

Erain Txiki 25 urte baino gehiagoko esperientzia eta ardura daukan haur-eskola da. Gure eskola Irunen kokaturik dago, hirigunetik gertu.1983.urtean famili-talde batek sustatu zuen, irakaskuntzako profesionalekin batera heziketa elkarte bat sortzea adostu zutenak, gizarteari kalitate-heziketa eskaintzeko helburuarekin.

 

Gure eskola COAS Heziketa Taldeko kidea da. Bizkaia, Gipuzkoa eta Errioxan kokaturiko sei ikastetxek eta Haur Hezkuntzako lau eskolek osatzen dute talde hau. 40 urte baino gehiagoko esperientziari esker, autonomia-erkidego hauetan irakaskuntza munduko erreferente bihurtu da.

 

Erain Txikin eskaintzen dugun heziketa proiektua globala da, proiektu pedagogiko oso bat eskaintzen dugu, umeek, maitasun giroan eta arreta pertsonalarekin, ikasi eta aldi berean ondo pasa dezaten. Gure helburua, heziketa goiztiarraren bitartez ikasleen ikaskuntza ahalmen guztia garatzea da. Heziketarako adin hoberena 0-8 urte bitartekoa da eta denboraldi honen barruan, lehenengo 3 urteak garrantzitsuenak dira, garuna umotu eta bere %50eko garapenera iristen delako. Horregatik eskolan, estimulazio goiztiarrean zuzenki eragiten duen heziketa proiektu bat dugu.


Erain-Txiki zero eta sei urte bitarteko umeentzako ikastetxea da, Eusko Jaurlaritzak baimendua eta adin ezberdinetako premiei erantzuna emateko heziketa proiektua daukana.

 

COAS Heziketa Taldearen berezko diren heziketa eredu eta metodologiak ditugu Erain-Txikin.

© Grupo Educativo COAS