Colegio Infantil Eraintxiki - Guardería - Trilingüe - Concertado - Irun

 Galería fotográfica Umedi Comedor Eraintxiki / youtube  Educacion temprana Blog innovacion pedagogica coascalendario

NOTE! This site uses cookies and similar technologies.

If you not change browser settings, you agree to it. Learn more

I understand

Virtual Visit

0-1 Nursery

News

¿Qué ocurre en Eskibel? AZTARNA EKOLOGIKOAREN ASTEA

Urtarrilaren 21etik 25era, Aztarna Ekologikoaren Astea ospatu dugu Eskibelen, Eskola Agenda 21eko programaren ekintza bat da.

 

Aztarna Ekologikoa kontsumitzen ditugun baliabideak ekoizteko eta sortzen ditugun hondakinak jasateko beharrezkoa dugun azalera da. Aldi berean, aztarna hau hainbat zatitan bana dezakegu: aztarna hidrikoa, karbono aztarna, baliabideen aztarna eta lurreko aztarna.

Lehen Hezkuntzako, DBH eta Batxilergoko ikasleek hainbat jardueren bitartez, beste gauzen artean, beraien aztarna ekologikoa eta Donostiako aztarna kalkulatu dute. Baina, garrantzitsuena, haien aztarna murrizteko zenbait proposamen egin dituzte: kargadoreak deskonektatu erabiltzen ez direnean, gertuko produktuak erosten saiatu, haragiaren kontsumoa murriztu eta barazki eta zerealena areagotu edo, ahal den guztietan, tetrabrick-eko edalontziak kontsumitu lata ontzien ordez. Eta, noski, beharrezkoa baino gehiago ez dena ez erostea eta berreralbiltzen edo aldatzen saiatu ahal den heinean eta baita ere birziklatzen, baliabideen xahutzea sahiesteko eta hondakinak murrizteko.

Azkeneko egunean, 2. DBHko ikasleek joko dibertigarri bat antolatu zuten Lehen Hezkuntzako ikasleentzat modu entretenigarri batean astean zehar landutako kontzeptuak barneratzeko.

© Grupo Educativo COAS